cookie_cerrar

cookie_titulo

cookie_mensaje

Autore aholkularitza

Badago aholkularitza ulertzeko beste modu bat, benetan garrantzia duenari balioa ematen diona eta xehetasunak begi bistan mantentzen dituena. Badakigu gauzak beste ikuspegi batetik begiratzen, enpatiatik, espezializaziotik abiatuz lan egiten eta aholkulartiza-zerbitzuen kontzeptu berri baten alde egiten: AUTORE AHOLKULARITZA. Orientatzea, aholkatzea eta sortze-konponbideak neurrira ematea, gure izaeraren ezaugarririk garrantzitsuena da.

IRAUNKORTASUNEAN lan egiten dugu, konpromiso eta profesionaltasunez, honetan sinesten dugulako.

Enea
  • MAISUTASUNA

    Bere lanbidea ezagutzen eta maitatzen duenaren uste osoarekin eta determinazioarekin lan egiten dugu, beti hoberena ematen saiatuz eta abangoardian egonez.

    Gure bezeroei egokitzen zaizkien metodoak sortzen ditugu. Abangoardian egotea gustatzen zaigu eta badakigu jomuga non jarri.

  • GUSTUA

    Berezko estiloa dugu, ezaguterraza. Entzuten badakigu, proiektu bakoitzak zer behar duen ulertzen, egokitzen eta gauzak perspektibaz eta enpatiaz aztertzen. Gauzak ondo egiten, ezberdintasunak zehazten dituzten xehetasun txikiak zaintzen.

    Enean egiten duguna gustuko dugu eta antzematea gustatzen zaigu.

    Enea
  • ENERGIA

    Proiektu bakoitza bakarra eta desberdina da. Proiektu guztietan gure onena ematen dugu, benetan garrantzia duten gauzetan zentratuz, energia transmitituz, erabakiak hartuz, beti hobetu nahian.

    Aurrera jarraitzea da egunerokoan dugun jarrera. Talentuak eta esfortzuak, irrika eta gogo biziarekin bat egiten dute, lana ilusioz betetako erronka bihurtuz.

  • BENEKOTASUNA

    Enea pertsonek eta beraien ikuspegiek osatzen dute, beraien filosofiak eta jarrerak. Jarrera gardena, zintzoa eta konprometitua.

    Gure proiektuan sinesten dugu.

    Balioa ematen diogu, gure ideiak bistaratu eta mahai gainean jartzen ditugu. Nortzuk garen eta zer nahi dugun argi izateak segurtasuna ematen digu, bai guri, baita gure bezeroei ere, eta hori kalitatean, konfiantzan eta emaitza hobeagotan islatzen da.

  • HURBILTASUNA

    Taldean lan egiteak ematen digun epeltasunak, gertutasunak eta orekak gure bezeroekin dugun erlazioan islatzen dugu. Bezeroetan askotan antzekoak diren pertsonak aurkitzen ditugu, antzeko motibazioak dituztenak, beraiekin bat eginez.

    Lankidetza sareak zabaltzen ditugu eta egunerokotasuna partekatzen dugun aliatu multzoa dugu.

    Eneak gugandik hainbeste dauka, eta argi daukagu gutako bakoitzak baduela emateko zerbait desberdina eta garrantzizkoa.