cookie_cerrar

cookie_titulo

cookie_mensaje

Filtrar proyectos por cliente



Filtrar proyectos por año

Egoitza bateko hondakinen kudeaketari buruzko fomazioa

Caser Betharram Egoitzako langileei zuzendutako bi formazio-saio antolatu eta eman dira. Jardunaldi hauetan guztira 46 langilek hartu dute parte eta bertan, egoitzako espazio desberdinetan sortzen diren hondakinei buruzko informazio eta sentsibilizazioa egin da eta batez ere, jatorrian ongi sailkatzeko trebakuntza eskaini da.

Formazio honek 2015ean hondakinen sorkuntza eta kudeaketari buruz egin zen azterketari jarraipena ematen dio. Lanketa honen eremuan, hondakin horiek hobeto kudeatzeko jardunbide batzuk emateaz gain, konpostaje-sistema bat diseinatu eta martxan jarri zen, bere mantenuan egoiliar batzuk parte hartzen dutelarik.

  • Bezeroa: Caser. Urtea(k): 2016

Tags:

Compartir: