cookie_cerrar

cookie_titulo

cookie_mensaje

Filtrar proyectos por cliente



Filtrar proyectos por año

Energia eta klima adaketaren inguruko plangintza

Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (EIEP) idazteko laguntza ematen dugu, baita klima aldaketarako udal planak idazteko ere, bai emisioen arintzea helburu dutenak, baita balizko inpaktuen egokitzapena helburu dutenak ere. Azken arlo honetan, Enea 2011an Ihobek argitaratutako Udalsarea 21eko 12. Lan Koadernoa Klima-aldaketara egokitzeko Udal-Programak egiteko gidaliburua idatzi duen taldeko partaide izan da.

Proiektu nabarmenak:

  • Hernani Energia Plana

    Hernani udalerrirako Energia Plana, Energiaren eta Klimaren aldeko Alkateen Itunak definitutako esparru berriarekin bat etorriz; itun horrek 2030. urtera arte luzatzen du denbora-muga, eta ituna sinatzen duten erakunde berriei beren CO2 emisioak % 40 murrizteko kompromisoa hartzera behartzen ditu. Planak etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreetan, garraioaren, hondakinen eta uraren sektoreetan eragina du, bai eta udal administrazioaren sektorean bertan ere, funtsezkotzat jotzen baita azken horrek duen eginkizun eredugarria. Bertan jaso diren neurriek ingurumenari eta gastu publikoa murrizteari dagozkion irizpideez gain, tokiko energia-ereduaren dimentsio soziala ere kontuan hartzen dute. Lana Inergy-rekin elkarlanean egin da.
  • NBS Enea

    Tecnaliak burututako proiektu hau, Ihobek sustatutako 2016ko Klimatek deialdiaren esparruan egin da, zeinak Euskadi klima aldaketara egokitzeko esparruan berrikuntza eta frogagarritasuna bultzatzea duen helburu.  Tokiko mailan klima aldaketara egokitzeko naturan oinarritutako irtenbideek duten potentziala aztertu eta mapeatu da eta, horrekin batera, Donostiako udalerrian pilotaje bat egin da. Lanaren emaitza "Irtenbide Naturalak" Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko Gidan jasotzen da. Eneak, Tecnaliarekin elkarlanean, pilotajerako laguntza eman du eta, zehazki, horrekin lotutako parte hartze eta komunikazio prozesuan lagundu du. Etxe arteko patio bateko bizilagunekin eta bertako saltokietako jabeekin espazio hauen berdatzeak eskaintzen dituen abantailak partekatu dira eta, aldi berean, Udalak berau bultzatzeko nola lagundu dezakeen aztertu da.
  • Enea

    Proietku hau Tecnaliarekin elkarlanean egin da. Hiriak klima aldaketak eraginda jasan ditzakeen inpaktuen aurrean daukan Kalteberatasuna eta arriskuaren azterketa egin ondoren eta bertatik ateratako ondorioetan oinarrituz, egokitzapen plan bat egin da. Planak guztira mota ezberdineko 31 ekintza jasotzen ditu (neurri estrukturalak, ezagutza sortzeko eta erabakiak hartzeko lagungarriak diren neurriak, prebentziozko neurriak, sentikortzea sustatzen dutenak, naturan oinarritutakoak, etab.). Honela, Udalak 2014ean Mayors Adapt euorpar ekimenarekin bat egitearekin hartutako konpromisoari erantzuten dio. Proiektu honen eremuan eta klima aldaketaren arazoa herritarrei hurbiltzeko asmoz, "Donostia klima aldaketaren aurrean" argazki lehiaketa egin da, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen laguntzarekin, zeinak bere egoitzako areto bat utzi du argazki hoberenekin erakusketa bat egiteko.
  • Beste proiektu batzuk: