cookie_cerrar

cookie_titulo

cookie_mensaje

Nabarmenak

  • "Nola egin aurre elikagaiak xahutzeari-jatetxeetarako gida"-n 25 bat neurri jasotzen dira, sukaldaritza prozesu guztian kontuan hartzekoak: produktuak hartu eta biltegiratzen direnetik jantokian zerbitzatzen diren arte.  Gida hau Donostia Xahuketarik Gabe Proiektuareneremuan egin da, zeina 2018an Udalsarea 21aren babesarekin abian jarri zen, tokiko iraunkortasunaren esparruan berrikuntza bultzatzea heklburu duen Berringurumena Programaren bitartez. Egindako lanari esker, donostiako 16 jatetxeei elikagaien xahuketari aurre egiteko euren lanagatik bererizgarria eman zaie.
    Enea
  • HADAS-PACT tokiko eremutik egokitzapena planifikatzeko eta kudeatzeko tresna bat da. Proiektu berritzaile hau Tecnaliaren kolaborazioarekin eta Trantsizio Ekologikoaren Ministerioko Biodiversidad Fundazioaren laguntzarekin egiten ari gara. HADAS-PACT tresnaren helburu nagusia klima aldaketara egokitzeko eredu bat garatzea da. Honek udalei egokitzapenaren gaineko kudeaketa bizi eta eraginkorra egitea eta tokiko ekintzetan erabakiak hartzea baimenduko die. Udalerri mota guztietara bideratutako kudeaketa eredu bat da, bai maila aurreratu batean edo/eta Global Covenant for Climate and Energy bezalako ekimenetara atxikita aurkitzen diren udalerrientzat, baita egokitzapenerako planifikazio marko zehatzik ez dutenentzat ere. HADAS-PACT HADAS tresnatik sortzen da eta berau hartzen du oinarri, zeina lan talde berdinak garatu duen 2017-2018 Klimatek deialdiaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzaren Klima-aldaketara Euskadin egokitzera zuzendutako Berrikuntza eta Erakusketa Proiektuak.      Orain baliabide bat sortu nahi da Estatuko udalerri guztietan erabili ahalko dena. Horretarako lehenik azterketa lan bat egin behar da eta komuna izango den datu eredu bat sortu, horrela mota oso desberdineko udalerrien beharrei erantzungo dien metodologia markoa definituz. Nafarroako Foru Erkidegoko entitateen lagin adierazgarri batekin tresnaren lehen proba bat egitea aurreikusita dago eta horretarako, Nels Sarea (Nafarroako Toki Entitateen Iraunkortasunerako Sarea)  Lursarea (Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentzia) eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ariko gara. Entitate hauetako ordezkariekin lehen bilera bat izan dugu, pilotaje honen baldintzak adostu eta beharrezko lanak planifikatzeko.  
    Enea
  • Urte berriari balantzea egiten eman diogu hasiera. 2018an zer nolako eragina sortu genuen aztertu dugu, bai gure jarduerak Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dion ekarpenari dagokionez, baita ondorengo konpromisoei eman diogun erantzunari dagokionez ere: gazteak lan-merkatuan sartzen laguntzea, gure hizkuntz-politikan aurrerapausoak ematea eta gure jarduerak ingurumenean sortzen duen eragina murriztea. Emaitzak ezagutu nahi? Hona hemen!
    Enea eragina 2018
  • Donostiako Udalaren Ingurumen Zuzendaritzarako burutu dugun proiektu pilotua, hiriko jatetxeak aitestzeko irizpedeak zeaztean izan datza. Bereizgarria lortzeko neurriak sinpleak dira eta jardueraren fase guztietako jarraibide egokietan oinarritzen dira. Aitzestutako jatetxeak hauek izan dira: La Muralla, Urepel, Gandarias, La Raviolina, Garraxi Jatetxea,  Avenida XXI Jatetxea, Km.0,Australian Koorner, Garbera Sagardotegia, All i Olli, El Fogón, Ulíako Aterpetxearen Jatetxea, Juantxo Taberna, Peregrinus, Bera-Bera Jatetxea (Palacio de Aiete Hotelean ), eta Bokado Aquarium. Proiektuaren emaitzen bezala, jatetxeetarako Jardunbide Egokien Gida bat idatzi da, Udalaren web orrian argitaratuko dena. Argitalpenaren eta zabaltzearen ondorioz, espero da hiriko jatetxe gehiago parte hartzea espero da eta ondorioz Nazio Arteko Garapen Iraunkorrerako 12. helburua, janari xahurketa erdira murriztea proposatzen du, lortzen laguntzea. Proiektua Udalsarea 21, Jasangarritasunareko Udalerrien Euskal Sarea, tokiko berrikuntza-proiektuak sustatzeko Berringurumena programaren laguntza izan du. Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea ere laguntza eskaini du proiektuaren zabalpenerako.
    Egiaztatutako jatetxeetan jarritako bereizgarria
  • Kontenerizazio Plana Intxaurrondo eta Amara auzoetan ezartzen hasi da dagoeneko eta, horrekin lotuta, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egin da bi auzoen auzo elkarteekin elkaranean. Orain, ezartze-fase honen segimendua egiten ari da sistema doitzen amaitzeko eta, hurrengo fase batean, berau auzo guztietara zabaltzeko. Lan honen helburu nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketa tasa hobetzea izan da, horretarako ondorengo bi gaietan arreta jarri delarik: edukiontzien zuzkidura hobetzea eta euren kokapena egokitzea. Landa lana eta datu estatistikoen lanketa osagarria egin da hiri osoko egungo edukiontzien zuzkidura aztertzeko eta hobetze-eremuak identifikatzeko helburuarekin, horien artean herritarrek ekarpen eremuetara duten gertutasuna, edukiontzien irisgarritasuna edo hauek sortutako inpaktuak, besteak beste. Azterketa honen ondorioz kontenerizazio proposamen bat landu da zeinak edukiontzien zuzkidura doitzea eta hauek irisgarriagoak eta modu ordenatuago batean kokatzea kontutan hartzen duen.  
    Edukiontziak Donostia
  • Eneak Ihoberi laguntza eman dio argitalpen hau egiteko, zeinak Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) aztertzen duen. Txosten hau Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek NBE uztailaren 9tik 18ra bitartean New Yorken egin den jarraipen-batzarrean aurkeztu du.
    ODS Enea
  • Ihoberen argitalpen honek tokiko administrazioei udalerriak klima aldaketara egokitzeko helburua duten Irtenbide Naturalak identifikatu eta mapeatzea baimenduko die, bai gaur egun daudenak kontutan hartuz, baita euren hedatzeko ahalmena ere.  Eneak, garapen metodologikoaren eta gida idaztearen arduraduna izan den Tecnaliari laguntza eman dio Donostian bertan neurri zehatzak inplikatutako eragileekin egiaztatzen.    
    Portada Guía Soluciones Naturales para la adaptación publicada por Ihobe